BERRIZTAGARRIETAN INBERTITZEA

COMO COMPRAR
Horrela lor dezakezu:
  • Lokalean salmenta
  • Online salmenta
  • Telefonoz | Posta elektronikoaz
  • Aurrekontu eskaera
  • Ampliar información

DESKRIPZIOA

Gure helburua gure partaideen energia eskaeraren %100 proiektu berriekin betetzea da, Som Energia jabea izanda eta batez ere kooperatibaren partaideek beraiek finantzatuta.

Som Energiak bultzatzen dituen proiektuek bete beharreko oinarrizko irizpideak hurrengo dokumentuan aurki ditzakezue, 2011ko ekainaren Ezohiko Batzar Orokorrean onartua.
 

Som Energiak bultzatu nahi dituen proiektuen printzipioak jasotzen dituen dokumentua

 

Martxan dauden proiektuak:

http://www.somenergia.coop/es/proyectos-de-generacion-renovable

KONTRATAZIO/BIDALKETA ETA ITZULTZE-ERA

Berriztagarrietan inbertitzeko aukera bat

HELBURUA: Energia berriztagarrietako proiektu berrietan inbertitzeko finantziazioa lortzea, kooperatibaren jabetzako proiektuekin bazkideen energia elektrikoaren eskaeraren %100 betetzeko.

Zergatik behar dugu dirua?

Dirua hainbat proiektutan inbertituko da. Teknologia frogatuetan eta zentzuzko etekin ekonomikoko proiektuetan (%8 eta 12 artean) soilik inbertituko dugu. Inbertsioak zuzenean kooperatibaren bidez, Som Energiaren jabetza bakarreko elkarte-eramaileren bidez edo jabetza konpartitua merkatuko beste aktore batzuekin edo bere momentuan 'gai' bezala hartzen den beste edozein egitura juridikoaren bidez egin ahal izango dira.  Bazkide-kontsumitzaile bakoitzeko 2.000 eta 5.000 euro arteko inbertsioa egin beharko genukeela kalkulatzen dugu familia baten bataz besteko urteko kontsumoa ekoiztu ahal izateko (3.500 kWh).

 

Beharrezko kapitala lortuta, inbertsioa egiteko aukera itxi egin da (2013ko martxoa) Batzarrak jaulkipen gehiago onartu arte.

 



 

OHIKO GALDERAK