Som Energía, la Cooperativa de Energía Verde

SOM ENERGIA

Cooperativa Redes de Economía Solidaria
Energia %100 Berriztagarria Ekoizteko eta Komertzializatzeko Kooperatiba

BERMATZEN DUTEN SAREAK

COOP57 REAS Red de Redes

ENTITATEAREN DESKRIPZIOA

Som Energia Kooperatiba bat da, Energia Berdea Ekoiztu eta Komertzializatu egiten duena.

Gure helburuak:

• Energia kooperatiba izatea, energia eredu aldaketa nahi duten pertsonentzat tresna eraginkorra.
• Jatorri berriztagarriko bermea duen energia elektrikoa kontsumitzeko aukera eskaintzea.
• Proiektu energetiko berriztagarri berriak bultzatzea bezeroak bezala kontsumitzen dugunaren eta kooperatiba bezala ekoizten dugunaren artean erabateko oreka lortzeko. Ez da nahikoa beste batzuk ekoizten duten energia komertzializatzea. Helburua %100 Berriztagarria den eredua da.
• Iturri berriztagarrietatik datorren energia erabiltzera iristeko zerbitzu osoa ematea.

Kooperatibaren jarduera eremua Espainiako Estatu osoa da, tokian tokiko lan-taldeek osatua.

PRODUKTU ETA ZERBITZUAK

  • Energia %100 Berriztagarria Komertzializatzea.

Som Energia elektrizitate berdea komertzializatzen hasi da jatorriaren garantia ziurtagiriak (CNE) erabiltzeko sistemaren bidez.

Prozesuak, beraz, hurrengo eredua segitzen du:

  • Som Energiak merkatuan erosten du gure bazkideek kontsumitzen duten energia elektrikoa (gainerako komertzializatzaileek egiten duten moduan).

  • Aldi berean, kooperatibak jatorriaren garantia ziurtagiriak jasotzen ditu energia berriztagarri hutseko ekoizleetatik.

  • %100 berriztagarriak izateko, ziurtagiri berdeek bermatu behar dute gure bazkide-kontsumitzaileek kontsumitzen duten energiaren %100 energia berriztagarria ekoizteko instalazioren batek sortu behar izan duela.

  • Hala bada, Som Energiak dagoen sare elektrikoa erabiltzen du eta erabiltzeagatik bidesaria ordaindu behar du, eta hori bazkideen fakturetan islatzen da.

  • Horretaz gain, Som Energiak lan egiten du energia ekoizteko proiektu txikiak garatzeko lau sektoretan: biogasa, fotovoltaikoa, eolikoa eta biomasa.

  • Gure helburua bazkideen elektrizitate eskaeraren %100 estaltzea da proiektu berri horiekin, Som Energia jabea izanda.

  • Horixe baita bultzatzen dugun ereduaren bertute handia: edozein erabiltzailek, edonon bizi izanda ere, energia berdea kontsumitzen ahal du eta denon artean ekoizpen berriztagarria handitzen dugu kooperatibaren proiektu propioei esker.

  • Eraginkortasun Energetikoa.

Nahi dugun eredu energetikoa energiaren erabilera eraginkorragoa eginez soilik lortuko dugu. Ezin dugu pentsatu eredu %100 berriztagarria oraingo ezeraginkortasun eta xahutze energetikoekin.

Horretxegatik Som Energian informazio eta tresna gehiago eskaintzen ditugu gure etxeko energiaren erabilera hobetzeko, ez bakarrik kWh berdeak saldu .

BALOREAK

Zer aldea dago SOM ENERGIA-ren eta gainerako "elektriken" artean?:

KONTSUMO ARDURATSUKO ALTERNATIBA IZATEA.

  • Enpresa kooperatiboa gara eta gizartearen onura bilatzen dugu gure mozkin propioaren aurretik ekonomia sozial, solidario eta jasangarri baten printzipioek gidatuta. Bazkide 1=boto 1.

  • Energia berdea besterik ez. Ez eskaintza “zikinik”.

  • Merkatu energetiko zuzenago, zintzoago, gardenago bat eta pertsonena dena bultzatzen du.

  • "Bazkide-kontsumitzaile" aktiboa ahalbidetzen du, kontsumitzaile pasiboaren ordez.

  • Erabateko oreka bilatzen dugu kontsumitzen eta ekoizten dugunaren artean, energia berdearen “bazkide-ekoizle” bezala. Ez da nahikoa beste batzuk ekoizten duten energia kontsumitzea; potentzia berriztagarria handitu behar dugu.

GALERIA

ENTITATEAREN DATUAK

  • ERATZE URTEA: 2010

ENTITATEAK PARTE HARTZEN DUEN BESTE SAREAK

REScooop.EU                      REScooop.EU

         (http://www.rescoop.eu)

 

                    Plataforma por Un nuevo Modelo Energético            

   Plataforma por un Nuevo Modelo Energético

            (www.nuevomodeloenergetico.org)

 

 

               Xarxa dÈconomia Solidària de Catalunya             Xarxa d'Economia Solidària de Catalunya

                                  (http://www.xes.cat/pages/xs100.php)

HARREMANETAN JARTZEKO FORMULARIOA

 

Servicios que ofrece la entidad

ENERGIA %100 BERRIZTAGARRIA KOMERTZIALIZATZEA.

NOLA EROSI ::  Ver servicio

EGUZKI AUTOEKOIZPENA

NOLA EROSI ::  Ver servicio

BERRIZTAGARRIETAN INBERTITZEA

NOLA EROSI ::  Ver servicio

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

NOLA EROSI ::  Ver servicio